Oxford Paper Show koaderno digitala
Orain dela hiru urte, gutxi gora behera, arbela digitalen gorakadarekin batera, Oxford enpresak bere koaderno digitala komertzializatzen hasi zen Espainian, Paper Show proiektu berria,alegia.
Hasieran Windows-erako erabilpena bakarrik atera zuten, baina jada, badago Mac-en erabiltzeko aukera ere.
Bere prezioa 140 euro ingurukoa da, eta kutxa irekitzerakoan paper show-a osatzen duten hiru elementuak aurkitzen ditugu: Driver-a, arkatz digitala eta orri blok-a.
Driver-a ezinezkoa da ordenagailuan instalatzea, horrela bluetooth bidez arkatza eta gure ordenagailua konektatzen dira eta informazioa arkatzetik instalatutako programara pasatzen da.
Software hau irekitzerakoan, dokumentu berri bat ireki dezakegu eta hala egin ezkero, arbela bat bezalako dokumentu zuria agertzen zaigu gure aurrean, hau da proiektatu dezakeguna (gure ordenagailuaren pantaila, alegia) eta koadernoan idazten duguna, gure arbelean marraztuta geratzen da.
Normala denez, arbelaren ertzetan zabaldu dezakegun menu eta azpi-menuak aurkitzen dira, programa eta dispositiboaren aukera ezberdinak erabiltzeko
Orri blok-a, sentsoreak dituzten orri laukidunez osatuta dago, horrela arkatzaren sentsoreak orriaren zein partetan gauden jakin dezake eta guk orrian marrazten duguna arbelera pasatzen du. Orri hauetan programan agertzen diren menu erabilienak ere agertzen dira, horrela ez gara zergatik ordenagailura desplazatu behar hainbat funtzio aldatu nahi baditugu, hala nola, kolorea aldatu, ezabatu, desegin, …
Badira ere sentsoreak dituzten beste orri batzuk, zeinetan irudiak edo guk nahi duguna inprimatu dezakegu hauen gainean lan egiteko.
Azkenik arkatz elektronikoa dugu. Esan bezala, bluetooth teknologia erabiltzen du, hau aktibatzen da tapoia kentzen dugunean. Aktibatuta dagoenean idatzi edota orri berezietan dauden menuak erabili ahalko ditugu gauza eta forma ezberdinak marrazteko.
Software berri hau, batez ere, enpresa eta hezkuntza mundura bideratuta dago , proiektu berri zein ikaskuntza gai ezberdinak haur zein bezeroei modu bisual erakargarri eta argi batean aurkezteko tresna gisa.
Irakaslea den lagun bati eskatu, eta aste batzuk probatu ondoren , hurrengoak dira atera dizkiodan alde positibo eta negatibo nabarienak :
Alde batetik, tresna txukuna, bitxia erakargarria eta erabat erosoa da. Edozein klaseko tokian ere idatz dezakezu, hau da, ez duzu zertan arbelera hurbildu behar, eta halaber, edozein ikasle bertan idatz dezake, arbelera ateratzearen lotsa ekidituz.
Informazioa eta edukiak tratatzeko aukera ezberdinak aurkezten ditu,hala nola, lupa erabili (ikasleen arreta zentratzeko), kolore ezberdinak ( elementu ezberdinak garrantziaren arabera sailkatzeko), informazioa era progresiboan erakutsi, … halaber ,pdf, power point eta irudietan bertan marrazteko aukerak ematen ditu.
Alderik positiboena, eskuz idazten duzun guztia informatizatzen dela da, eta proiektu guztiak gorde ditzazkezula.
Bestetik, oxford-ek komertzialitzatzen dituen paper bereziak soilik dira erabilgarriak, beraz, hauek bukatzerakoan beste blok bat erostera behartuta zaude.
Irudi edota power pointean gainean idatzi ezkero, arazoak ikusi ditut ere, irudia inprimatzen ez bada paper zurian idazten baituzu eta kalkulatu behar duzu orrian non idatzi, pantailan agertzen den irudiarekin bat egiteko.
Halaber, paperean idazten den guztia tintaz idatzita geratzen da, eta nahiz eta arbelean gauzak ezabatzen diren, orri zurian idatzitako guztia bertan geratzen da, horrek nahasketa puntu bat dakar.
Laburbilduz, ideia oso ona da, baina nire ustez ez da merkea, ez ekologikoa ezta oso erosoa ere. Ideia berdinarekin beste baliabide errazago edota praktikoago bat diseinatzea hobe legoke. Antzeko baliabideak badira gaur egungo merkatuan, eta guztiek daukate abantaila eta eragozpenak, baina ziur naiz hemendik gutxira, abantaila gehienak biltzen dituen tramankulu hobeago bat aterako dutela.
Eta klasean esan bezala, tresna hau betiko arbela edota gardenkiak erabiltzen badugu, non dago abantaila?
No hay comentarios:
Publicar un comentario