NORI ZUZENDUA
Sekuentzia didaktiko honen ikaspena LH-ko 2. Eta 3. Zikloko haurrentzat dago zuzenduta. Halaber, jakin-mina duen edozein pertsonarentzat ere pentsatuta dago, izan ere, gure ingurune hurbilean bizikleta garraio moduan erabiltzen duten jende ugari baitago.
KURRIKULUMEAN DUEN KOKAPENA
Gure gai hau, Heziketa Fisikoko arloan kokatzen da, bizikletaz ibiltzea jarduera fisiko bat delako eta horretarako gurpil zulatu bat konpontzea, ezinbesteko baliabidea iruditzen zaigulako.
Bestalde, bizikletaren erabilpena bera, eta honen inguruko jakin-mina izatea, ingurugiro eta kontsumo sostengarri baten adierazleak direla esan genezake.
LANDUTAKO GAITASUNAK
1. Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna.
Gure ustez tresnak erabilita lan egin behar dugunez, teknologiarekin lotura zuzena duela uste dugu, hau da, konponketa bat beti duen bezala.
Bestalde,bizikletaren erabilera, honek dakarren ondorioak eta pentsamoldea osasun- kulturaleko gaitasuna islatzen du.
2. Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna
Ikasketa hau interneten bidez, hau da bertan informazioa bilatuz eta bideoak ikusiz burutzen denez, kontsideratzen dugu teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna lantzen dela.
3. Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna
Haurrak interes propioz tutorialak bilatzen badituzte, ekintza hau bera autonomia islatzen du, arazo baten aurrean irtenbide bat bilatzeko ikusiz.
Aldi berean, bilaketa honen prozesua haurraren gabeziak erakusten ditu, gehiago ikasteko eta hutsune horiek betetzeko grina piztuz.
IKASIKO DUGUNA
Gurpil zulatu bat, pausu egokiak emanez, konpontzea.
BEHARREZKO MATERIALA
- Desmontadoreak
- Itsasgarria ( pegamento)
- Lixa txiki bat
- Partxea
- Zapi bat
- Bonba
- Urez beteriko palangana
EGIN BEHARREKO PAUSUAK
1. Material guztia ondo prestatzea.
2. Gurpila desmontatzea.
3. Aire kamera ateratzea
4. Kamera puztu
5. Ura duen ontzian sartu, zuloa non dagoen ikusteko
6. Zuloko zonaldea lixatu
7. Pegamentua zuloari jarri eta apur baten igurtzi.
8. Partxea jarriko diogu eta 5 minutuan egon beharko gara partxea presionatuz.
9. Aire kamera pixka bat puztu
10. Kamera gurpilaren barruan sartu
11. Airez nahi dugun presioarekin gurpila puztu
12. Bizikletan berriro gurpila jarri
ERREKURTSOAK
- Ordenagailua
- Internet
EBALUAZIOA
Kontzeptuak (%30)
- Beharrezko material guztiaren ezagupena.
- Pausuak zeintzuk diren jakitea
- Pausu bakoitza egoki burutzeko xehetasunak bereganatzea.
Prozedurak (%60)
- Puntu bakoitza ondo burutzea % 10 balioko du
ONDO | HALA NOLA | GAIZKI | |
Gurpila desmuntatu eta kamera atera | |||
Aire kamera atera eta puztu | |||
Zuloa bilatu | |||
Lixatu eta partxea jarri | |||
Kamera berriro gurpilean sartu | |||
Nahi dugun presioarekin puztu eta bizikletan ondo jarri |
Jarrerak (%10)
- Interesa eta jakinmina erakustea.
- Materialak eta tresnak ondo erabiltzea.
- Beste lagunekiko jarrera ona erakustea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario