lunes, 6 de diciembre de 2010

Scrtatch, programatzeko baliabide anitz

Scratch Project


Hona hemen scratch erabiltzeko oinarrizko tutoriala



Scratch 2. tutoriala eta ariketa proposamena

Watch live streaming video from fakytelebista at livestream.com


HELBURU HEZITZAILEA

 Scratch programa erabiltzearen helbururik garrantzitsuena , haurrak dibertitzea eta programazioarekiko interesa piztea izango da.

Izan ere, hemen aukera izango dute gauza sinpleak era erraz batean programatzeko eta hainbat jolasekin trebatzeko aukera.

LANDUTAKO GAITASUNAK

-Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna  

     Scratch honekin landu ezkero, alde batetik, informazioa bide digital batetik jasoko dugu, bigarrenik, informazioa interneten bidez (eta beste iturrietatik) bilatu eta jasotzea eskatzen zaigu eta , azkenik, hizkuntza informatikoa bera, tratatzen eta ulertzen ikasten dugu ( Scratch erabiltzen eta hau programatzen).


-Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna

Ikasle bakoitzaren autonomia lantzen da, bai informazioaren bilaketari dagokionez, baita Scratch programa berarekin saltseatu eta programatzen dugunean.
Ikasleek beraiena den zerbait ekoizteko beharra eta motibazioa sentitzen dute, baina horretarako programa ondu ulertu beharra dute, eta hemen zertaen da norberaren autonomia handitzeko nahia.


NORI ZUZENDUA

- Scratch propgrama ezagutu nahi duen edozein pertsona ( ikasle , irakasle, guraso,...), batez ere, didaktika , pedagogia eta informatikaren munduarekin harremanean dagoen jendearentzat.

ABANTAILAK

- Scratch programa ez da errazena , baina didaktikari zuzenduta dago, pedagogoek pedagogoentzat sortuta.
- Aurkezten zaizkigun aukerak izugarri handiak dira, bai detaile txikiak aldatzeko, bai jatorrizko proposamen ezberdinak aukeratzeko ( galdetegi, jolas, joko, kontaketa, ipuin,avatar,...).
- Erraza ez den arren, programatzeko ere eta programa beraren egitura oso intuitiboa da, hortaz geihago eginez eta esploratuz, gure programatzeko gaitasunak erraz handitu ditzakegu.
- Scratch webgunean, gu bezalako hezitzaile eta hainbat pertsonek egindako programa ugari aurkitzen dira, gure ikaskuntza eta irakaskuntza prozesuetan erabiltzeko aproposak izan daitezkenak. Bide beretik, beste pertsonen ideia, lan  eta ikuspuntuak aztertzu eta erabiltzeko aukera zabaltzen zaigu.


ERREKURTSOAK

Ordenagailua eta internet izatea oinarrizkoa da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario