PHOTO STORY
fakytelebista on livestream.com. Broadcast Live Free
Watch live streaming video from fakytelebista at livestream.com
Helburu hezitzaileak:
Umeek baliabide honen bidez gurasoekin edota lagunekin beraien bizitzan egindako bidai edo irteera bat, argazkien bitartez deskribatzeko aukera dute. Edozein argazki bildumarekin istoriak eta kontakizunak egin ahal izango dituzte, argazki bakoitzen nahi dutena narratuz eta musika jarriz.
Landutako gaitasunak:
- Ikasten ikasteko gaitasuna:
Bakoitza teknologien aurrean bere burua ezagutzeko eta dituen gabeziak zeintzuk diren jakiteko. Horri esker, lor daitezkeen helburuak jarri ahal dira, eta horiek lortzean, bere buruan konfidantza eskuratuko du.
Informazioaren eta komunikazioaren zenbait baliabidek gorputzari buruz zabaltzen dituzten mezuen eta estereotipoen balorazio kritikoa egiten laguntzen du eremu honek, txiki-txikitatik; izan ere, komunikabideetatik jasotako mezu eta informazio horiek norberaren gorputzaren irudiari kalte egin diezaiokete eta, horrez gainera, horietan estereotipo baztertzaileak ezagut daitezke (esaterako, sexistak, arrazistak, gizartekoak edo beste mota batekoak). Dena den, teknologia-baliabideen erabileran ohitura osasungarriak hartzen lagundu dezakete: gorputz-jarrera egokia, distantzia, erabilera-denbora…
Nori zuzendua
Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. zikloentzako zuzendua.
Abantailak
Umeentzat motibagarria da haien argazkiak ikustea eta lagun eta familiei erakutsi ahal izatea. Istoriak, ipuinak eta narrazioak egiteko baliagarria, eta honek sekuentziak eta eszenak desberdintzen jakiteko aukera ematen digu eta baita ipuin bat nola antolatzen den edo nola egiten den jakiteko ere.
Errekurtsoak
Ordenagailua
Photo story bitartekoa
Nahi ditugun argazkiak edo irudiak
Nahi ditugun abestiak
No hay comentarios:
Publicar un comentario